Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiak ere hondakinen kudeaketa jasangarrian aurrera pausuak eman nahi ditu eta horretarako bilera antolatu du Udalak asteazkenerako. Hitzordua asteazkenean 19:00etan izango da Aiako Kultur Etxean eta bertan hondakinak gutxitzeko eman beharreko pausoak zehaztu eta adosteko bilera egingo dute herritarrekin. Aiako alkate Igor Iturainek jakinarazi duenez, bileraren helburua "egunerokotasunean hondakin gutxiago sortzeko bideak zehaztuz plan bat egitea da".