Grebaren inguruko ekitaldiak, herriz herri

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 29a

EGITARAUA, HERRIZ HERRI AZKOITIA Maiatzaren 29a. 21:30ean, La doctrina del shock: El auge del capitalismo del desastre dokumentala emango dute, Kontzejupean. Maiatzaren 30a. 08:00etan, kotxe karabana izango da plazatik hasita. 18:30ean, kontzentrazioa egingo dute plazan. AZKOITIA Maiatzaren 29a. Akanpada. 20:00etan, plazan afaria eta bideo emanaldia izango dira. Ondoren, greba egunaz hitz egiteko azken batzarra egingo dute. Kanpinarekin lotan geratuko dira nahi dutenak. Maiatzaren 30a. 07:15ean, lehen piketeak bilduko dira kiroldegian. 09:00etan, bigarren piketeak bilduko dira plazan. 18:00etatik aurrera, manifestazioa egingo dute herrian barrena. ZARAUTZ Maiatzaren 30a. 07:00etan hasiko dira pikete informatiboak, Maxi Eroski aurretik. 09:00etatik aurrera, Musika Plazatik manifestazioa egingo dute. 14:30ean, herri bazkaria egingo dute Zarautzen bertan, Musika Plazan, norberak eramandako janariarekin. Arratsaldean ekimenei amaiera emateko manifestazioa egingo dute berriz. ZUMAIA Maiatzaren 30a. 09:00etan manifestazioa, kofradiatik. 18:00etan manifestazioa, kofradiatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide