Mugak gainditzea helburu duen kontzertua izango da asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 28a

Asteazken arratsaldean The Autistix eta Motxila 21 musika taldeek kontzertua emango dute Cristobal Balenciaga Museoan 18:00etatik aurrera. Down sindromea duten hamabi gaztek eta beste zazpi musikarik osatzen dute MOTXILA 21 taldea, tartean Tijuana In Blue, Marea eta Barrikadako hiru kidek. The Austitix, berriz, Londresko rock talde bat da; talde berezia da, autismoa duten musikariak biltzen baititu, besteak beste. Taldekideek eurak sortutako musika jotzen dute, baita beste talde batzuen abestiak ere, bereziki The Beatles taldearenak. Rock and roll tradizionala eta indi musika uztartzen dituzte, eta horrez gain, bibrafonoaren soinu akustiko leunaz ukitu berezia ematen diete euren abestiei; horrenbestez, sorkuntza propioak eta gustuko dituzten kantu zaharrak aurki ditzakegu taldearen doinuen artean. The Autistix eta Motxila 21 musika taldeek musikaren bidez mugak gainditu nahi dituzte eta kontzertu ahaztezina izango dela nabarmendu dute antolatzaileek. Sarrerak 3 euro balioko du eta zuzeneko musika atsegin duten guztiak kontzertuan parte hartzera gonbidatuta daudela azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide