Gaztetatik plazaz plaza ibili izan da Ramon Zubizarreta
Landakanda. Eskuan panderoa hartuta, eta ondoan Iñaki Garmendia Laja duela, erromeria saio kontaezinak eskaini ditu azkoitiarrak hamarkadaz hamarkada.«Laster 81 urte egingo ditut; 81 urte ez da plazetan ibiltzeko moduko adina», dio.
Hori hala, erretiratzea erabaki du. Ekitaldi ofizialak utziko ditu, zehazki, plazaren batean edo bestean joko duela aitortu baitu: «Urte askotan lagun mordoa egin dut hainbat herritan, eta haietara joan eta saioa eskaintzeko eskatzen didate. Askotan konbentzitzen naute, eta agindutakoa bete egin behar izaten dut gero».
Igandean Azkoitiko Aittolan omenduko dute, Otaba jaietan, eta Lajarekin batera eskainiko du saioa.