Zuberoa kalean egongo dira sexu eta droga informazio zerbitzuak

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 27a

Sexu eta droga aholkularitza zerbitzuak Zuberoa kalean egongo dira aurrerantzean, 22. zenbakian. 2012. urtean bi zerbitzuak izan duten harrera «oso ona» izan dela eta kontsultak egiten dituzten herritarrak gero eta gehiago direla-eta, zerbitzuak sendotzeko eta indartzeko beharra ikusi dute. Horretarako eta,batez ere, konfidentzialtasuna bermatzeko bulegoak lekualdatzea erabaki dute. Egoitza berrian bakarkako kontsultak edo taldekakoak egiteko espazio gehiago dago, eta horrek herritarrei zerbitzu «egokiagoa eta hobeagoa» eskaintzeko aukera emango duela nabarmendu dute. Bestalde, droga informazio gunea herritar ororentzat zabalduko da, gurasoek dituzten kezkak eta euren seme-alaben kontsumoez dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute. Gauza bera egingo dute sexu aholkularitza gunearekin: «Hasieran gazteak bakarrik gerturatzen ziren, baina gero eta pertsona heldu gehiago hurbildu dira informazio eske edota euren arazoa azaltzera, hirugarren adineko herritarrak ere zerbitzu hau erabili dute», jakinarazi dute. Hori dela eta, gazte informazio bulegoaren aldamena baino Zuberoa kalea leku «egokiagoa eta diskretoagoa» dela erabaki du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide