Sorgin gaueko dantza egin nahi dutenentzat bilera deitu du Harribilek

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 27a

Maiatzaren 31n egingo dute batzarra Kosta Tailerrean

Urtero ekainaren 23an dantza emanaldia egiten du Harribilek San Juan berde eguna dela-eta. Emanaldiaren aurretik sorgin dantza egiten dute eta kalejiran irteten dira herriko haurrekin batera.

Horre...

Horren harira, maiatzaren 31n, ostiralarekin, arratsaldeko 18:30erako bilera deialdia egin dute Harribilekoek. Kosta Tailerrean elkartuko dira LH2tik gorako haurrekin eta han entseatzeko egunak zehaztuko dituzte.

Horretarako parte hartu nahi dutenei bertan izateko eskatu die Harribileko arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide