Euskaraz bizi nahi dutenentzat tailerra antolatu du Orioko Udalak

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 27a

Kontseiluaren eta UEMAren laguntza izan du saioa aurrera eraman ahal izateko

Euskaraz bizi nahi duten elkarte eta norbanakoentzat prestakuntza-saio bat antolatu du Orioko Udalak Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan. Saioa maiatzaren 29an izango da, asteazkenarekin, Kultur Etxean, 18:30ean hasita, eta irekia da gaiarekin interesa duten guztientzat.

Saioa Kontseiluko Maite Indak zuzendua izango da eta Jon Agirresarobe euskara batzordeburuaren eta Jabier Zabaleta udal euskara

teknikariaren laguntza edukiko du.

Saioa aurrera atera ahal izateko, Udalak, Kontseiluaren laguntzaz gain, UEMArena ere

izan du. Kontseiluak eta UEMAk aurreneko aldiz antolatu dute horrelako saio bat; baina etorkizunean ere herri

euskaldunenetan, arnasguneetan, horrelako beste batzuk antolatzeko asmoa dute.

Prestakuntza-saioaren helburua honako hau da Orioko Udalak bere prentsa oharrean esandakoaren arabera: arnasguneetako

biztanleei –oriotarrei, kasu honetan– ikusaraztea nolako garrantzia duen

bakoitzak euskara erabiltzearen alde egunero erakusten duen jarrerak,

eta ulertaraztea herritar bakoitzak egunero egiten dituen aukera

kontzienteen araberakoa izango dela euskararen etorkizuna. Hiztun

kontzienteak sortzea da euskalgintzak gaur egun duen erronka nagusia eta

horretarako tresnak ematea da prestakuntza-saioaren bidez Udalak lortu

nahi duena.

Udalak prestakuntza-saiora azaltzeko deia egiten die herriko

taldeetako ordezkariei, euskalgintzan eta herrigintzan dabiltzan

eragileei eta gaiarekin kezka duten norbanakoei. Hizkuntza eraikuntza

kolektibo bat den neurrian, Udalaren ustez garrantzitsua da ahalik eta parte-hartzerik

handiena lortzea, saioa arrakastaz burutzeko. Hala, talde-lanean, elkarren kezkak konpartitzeko aukera izango dute.

Kontseiluaren eta UEMAren laguntza izan du saioa aurrera eraman ahal izateko

Euskaraz bizi nahi duten elkarte eta norbanakoentzat prestakuntza-saio bat antolatu du Orioko Udalak Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan. Saioa maiatzaren 29an izango da, asteazkenarekin, Kultur Etxean, 18:30ean hasita, eta irekia da gaiarekin interesa duten guztientzat.

Saioa Kontseiluko Maite Indak zuzendua izango da eta Jon Agirresarobe euskara batzordeburuaren eta Jabier Zabaleta udal euskara teknikariaren laguntza edukiko du.

Saioa aurrera atera ahal izateko, Udalak, Kontseiluaren laguntzaz gain, UEMArena ere izan du. Kontseiluak eta UEMAk aurreneko aldiz antolatu dute horrelako saio bat; baina etorkizunean ere herri euskaldunenetan, arnasguneetan, horrelako beste batzuk antolatzeko asmoa dute.

Prestakuntza-saioaren helburua honako hau da Orioko Udalak bere prentsa oharrean esandakoaren arabera: arnasguneetako biztanleei –oriotarrei, kasu honetan– ikusaraztea nolako garrantzia duen bakoitzak euskara erabiltzearen alde egunero erakusten duen jarrerak, eta ulertaraztea herritar bakoitzak egunero egiten dituen aukera kontzienteen araberakoa izango dela euskararen etorkizuna. Hiztun kontzienteak sortzea da euskalgintzak gaur egun duen erronka nagusia eta horretarako tresnak ematea da prestakuntza-saioaren bidez Udalak lortu nahi duena.

Udalak prestakuntza-saiora azaltzeko deia egiten die herriko taldeetako ordezkariei, euskalgintzan eta herrigintzan dabiltzan eragileei eta gaiarekin kezka duten norbanakoei. Hizkuntza eraikuntza kolektibo bat den neurrian, Udalaren ustez garrantzitsua da ahalik eta parte-hartzerik handiena lortzea, saioa arrakastaz burutzeko. Hala, talde-lanean, elkarren kezkak konpartitzeko aukera izango dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide