Datorren ostiralean, maiatzaren 31n, umorezko bakarrizketa saioa izango da Orioko Kultur Etxean, 22:00etan hasita. Bi umoregile izango dira bakarrizketa bana eskainiz: Barry Barrez irlandar euskalduna eta Jon Plazaola aktore eta gidoilari urretxuarra.
Dena dela, emanaldirakoko, gonbita jaso behar da aldez aurretik. Doan banatuko dituzte 140 sarrerak Kultur Etxean ostirala bitartean –lehenago agortzen ez badira–.
Bertan zer nolako umorea izango den jakiteko, hemen duzue Barry Barrez artistaren bideo labur bat: