Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den larunbatean Azpeitiko Sanjuandegiko jaien baitan Ume Eguna izan zuten. Antolatzaileen arabera, "arrakasta" izan zuen egunak, 213 haurrek parte hartuz. "Oso egun polita izan zen eta eguraldia lagun giro ederrean pasatu genuen egun", azaldu dute. Ume Eguna aurrera ateratzen lagundu duten guztiak eskertu dituzte,"begirale lanetan ibilitako 40 gazte baino gehiago, mahaiak jartzen eta bazkariarekin lagundu ziguten guraso denak, Vivero elkartekoak, Azpeitiko Udala, Sanjuandegiko Eroski, Jauzika elkartea eta gainontzeko laguntzaile denak". Sanjuandegiko festetako hurrengo ekitaldia bihar, asteartea, da. Txiki bakarlariaren Mil a Zien, baietz parrez lehertu saioa izango da Izaro tabernan, 22:00etan.