Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/q2yqNLHpolc
XXIX. Zarautz-Zarautz Klasika - Pedro Larrañagaren Oroimenezko zikloturista martxa abiatu da. Aurten, estreinakoz, Zarauzko kanpina izan dute abiapuntu, eta helmuga ere bertan izango dute txirrindulariek. Goizeko 08:00etan irten dira 200 lagun inguru, eguraldi ezegonkorrari aurre eginez, Gipuzkoan zehar 145 kilometroko itzulia emateko. Probaren ondoren, lagunarteko bazkaria egingo dute kanpinean, Berazadi Berri Jatetxean.
http://youtu.be/q2yqNLHpolc