Dozenaka lagunek egin berri dute protesta Zumaian, metalgintza sektoreko itunaren alde;
Metalgintzako hitzarmena defenda dezagun zioen pankarta eutsiz kalez kale ibili dira. LAB sindikatuak deitu ditu herritarrak manifestaziora Zumaian, langileen aldarriak "ozen eta argi" entzunarazteko.
LABen arabera, Gipuzkoako metalgintzako langileen %85ek bat egin dute lanuztearekin. ELAren esanetan ere, "erantzun orokorra" izan du protestak. ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuek deitu dituzte grebara metalgintzako langileak.
Uztailaren 7an bertan behera geratuko da sektoreko lan itunak, eta ordurako berritzen ez badute, Espainiako Lan Erreforma ezarriko diete enpresoi. Baina apirilaren 9tik Metal Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia eta Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkartea ez dira elkartu, eta LABek ohartarazi du "negoziazioak etenda" daudela, eta hitzarmen kolektiboa "arrisku bizian".
Arratsaldean, protestek hainbat herritan jarraituko dute, besteak beste, Hernanin (18:00), Beasainen (18:00), Zumarragan (18:30), Bergaran (18:30), Tolosan (19:00), Errenterian (19:00) eta Eibarren (19:00). CCOOk Donostian egingo du protesta. Sindikatuko ordezkariak 11:30ean aterako dira Alderdi Ederretik.