Urolako hainbat kirolarik Lasterbidean ekimenari atxikimendua eman diote. Ekainaren 2an, Oiartzunen egingo da Lasterbidean nazio elkartasun lasterketa, euskal preso politikoen eskubideen alde egin eta haien senideei babesa emanez. Egun horretarako egun osoko egitaraua antolatu dute Oiartzunen. Urola bailarako kirolariek Lasterbidean 8 kilometroko lasterketan parte hartzera animatu dituzte bertako kirolzaleak. Proban izena emateko azken eguna maiatzaren 27a da eta izena
www.kirolprobak.com webgunean eman behar da.