Gitarra emanaldiak eskainiko dituzte Danbolin musika eskolakoek

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 24a

Maiatzaren 27an eta ekainaren 1ean izango dira saioak

Danbolin musika eskolako gitarra-jotzaile taldeak bi kontzertu eskainiko ditu herriko edadetuentzako.

Lehenengo kontzertua maiatzaren 27an izango da, astelehenarekin, Zaharren Babeslekuan, iluntze...

Maiatzaren 27an eta ekainaren 1ean izango dira saioak

Danbolin musika eskolako gitarra-jotzaile taldeak bi kontzertu eskainiko ditu herriko edadetuentzako.

Lehenengo kontzertua maiatzaren 27an izango da, astelehenarekin, Zaharren Babeslekuan, iluntzeko 19:45ean hasita.

Bigarren emanaldia, berriz, ekainaren 1ean egingo dute, larunbatarekin, Eguneko Zentroan. Kontzertu hori goizeko 11:30ean izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide