Prestakuntza saioa antolatu dute Orion euskaraz bizi nahi dutenentzat

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 24a

Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren baitan euskaraz bizi nahi duten herritar eta eragileei zuzendutako ikastaroa antolatu du Orioko Udalak. Saioa asteazkenean izango da 18:30etik aurrera Orioko Kultur Etxean. Euskararen normalizazioa lortzeko bidean Udalak prestakuntza saioan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herriko eragileetako ordezkariak eta oro har oriotarrak. Izan ere, Orioko Udalaren iritziz «hizkuntza eraikuntza kolektiboa den neurrian garrantzitsua da ahalik eta parte-hartzerik handiena lortzea». Kontzientziazioa helburu Prestakuntza saioaren helburua da oriotarrei erakustea zer nolako garrantzia duen norberak euskara erabiltzearen alde egunero erakusken duen jarrerak. «Oriotarrek jakin behar dute  herritar bakoitzak egiten dituen aukera kontzienteen araberakoa izango dela euskararen etorkizuna. Hiztun kontzienteak sortzea da gaur egun euskalgintzak duen erronka nagusia». Horretarako tresnak eman nahi ditu Orioko Udalak prestakuntza saioaren bidez. Saioa Kontseiluko Maite Indak gidatuko du eta Euskara Bartzordeburu Jon Agirresarobe Torrotxo-ren eta Udaleko Euskara teknikari Jabier Zabaletaren laguntza izango du

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide