Baigerakoek Oriora eta Aginagara irteera antolatu dute

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 24a

Azpeitiko Baigera erretiratuen elkarteak ekainaren 13rako Oriora eta Aginagara irteera antolatu du. Egun horretan autobusak 10:30ean irtengo du azoka plazaren atzetik. Oriora joan eta han meza izango dute 12:00etan. Segidan, Zumaiako abesbatzarekin kalejira egin eta gero Aginagako sagardotegian bazkalduko dute; bazkalondoan, berriz, Poxpi eta Lajarekin erromeria. Irteeran parte hartu nahi dutenek izena Baigeraren bulegoan eman behar dute ekainaren 3rako, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era artean egoten da zabalik. Irteeran parte hartzeko 25 euro ordaindu behar dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide