Jai giroan ospatuko dute gaur Maria eta Jose Ikastetxean Joakina Deunaren Eguna

Baleike 2013ko maiatzaren 24a

Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatutako festa ere egingo da. Maiatzaren 22an inguruan urtero egin ohi duten bezala, Santa Joakina eguna ospatuko dute Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek. Ospakizunak maiatzaren 23an, osteguna, hasiko dira eta ostiralean Santa Joakina eguna ospatzeaz gain, aurten ere Guraso Elkartearen jaia ospatuko da. Bi ekitaldiak egitarau zabalarekin batu dituzte egun osoko jaia eskainiz. Ostegunean, arratsaldez, Hitz eta pitz lehiaketa izango dute eta LH 5. eta 6. mailakoen bertso saioaren ondoren txokolatada izango dute. Ostiralean, festa giroa 10.00etan hasiko da Parrokian egingo den mezarekin. Eskolara itzultzean txistulariak eta trikitilariak izango dira eta, bitartean, Haur Hezkuntzako haurrak dantzak arituko dira patioan eta LH1. zikloko ikasleek pintura tailerrean hartuko dute parte. Ondoren, jokoak antolatuko dituzte: 3 urtekoak sokatiran arituko dira; 4 urtekoak kanika jokoa egiten koilararekin; 5 urtekoak globo jokoan; LH osoa erreleboetan eta ginkanan lehiatzeko aukera izango dute; DBHkoek kirol proba ezberdinak izango dituzte.. Joko gehiago eta dantza saioak 14:45etatik aurrera eskainiko dituzte ikasleek. Haur Hezkuntzakoak dantzan arituko dira “Udaberri dantza” ikuskizuna eskainiz, LH, ko ikasleak jolas eta taier ezberdinetan parte hartezko aukera izango dute: Ginkana erraldoian, aulki jokoan, mozorro desfilean, … Arratsaldean zehar ere Hitz eta Pitz lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Ikasle gaztetxoenek ere [...]

Ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatutako festa ere egingo da.

Maiatzaren 22an inguruan urtero egin ohi duten bezala, Santa Joakina eguna ospatuko dute Maria eta Jose Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek. Ospakizunak maiatzaren 23an, osteguna, hasiko dira eta ostiralean Santa Joakina eguna ospatzeaz gain, aurten ere Guraso Elkartearen jaia ospatuko da. Bi ekitaldiak egitarau zabalarekin batu dituzte egun osoko jaia eskainiz.

Ostegunean, arratsaldez, Hitz eta pitz lehiaketa izango dute eta LH 5. eta 6. mailakoen bertso saioaren ondoren txokolatada izango dute.

Ostiralean, festa giroa 10.00etan hasiko da Parrokian egingo den mezarekin. Eskolara itzultzean txistulariak eta trikitilariak izango dira eta, bitartean, Haur Hezkuntzako haurrak dantzak arituko dira patioan eta LH1. zikloko ikasleek pintura tailerrean hartuko dute parte. Ondoren, jokoak antolatuko dituzte: 3 urtekoak sokatiran arituko dira; 4 urtekoak kanika jokoa egiten koilararekin; 5 urtekoak globo jokoan; LH osoa erreleboetan eta ginkanan lehiatzeko aukera izango dute; DBHkoek kirol proba ezberdinak izango dituzte..

Joko gehiago eta dantza saioak 14:45etatik aurrera eskainiko dituzte ikasleek. Haur Hezkuntzakoak dantzan arituko dira “Udaberri dantza” ikuskizuna eskainiz, LH, ko ikasleak jolas eta taier ezberdinetan parte hartezko aukera izango dute: Ginkana erraldoian, aulki jokoan, mozorro desfilean, … Arratsaldean zehar ere Hitz eta Pitz lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Ikasle gaztetxoenek ere egun alaia igaro dezaten, DBHko ikasleek antolatutako makillaje tailerra, karetak, papiroflexia tailerra,.. izango da.

Bestalde, egunean zehar, soinketa aretoan DBH3. mailako ikasleek antolatutako tonbola berezia izango da. Tonbolan bildutako diruaren %15a PISCAWAYAN-en Maria eta Jose ikastetxeak duen Haur Heziketarako proiektura bidaliko dute.

Arratsaldean zehar ekitaldi gehiago izango dira eta 17:00etako askaria eta gero, puzgarriak jarriko dituzte. Jarraian, ikasle eta gurasoentzat jolasak izango dira, bereziki gurasoen partaidetza bultzatuz euren seme-alabekin jolas dezaten. DBHko ikasleak mahai-tenisa txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.Ondoren, 18.30ean V. Santa Joakina esku-pilota txapelketako finalak jokatuko dira Ikastetxeko frontoian. Free-dance dantza saioa eskainiko dute L.H.ko 3.,4,5., eta 6. mailako ikasleek. Jai egunari amaiera emateko, 20:00etan Astindu dantza elkarteak “Brodway-Cabaret” musikalaren aurre-aurkezpena eskainiko dute.

IKASTETXEKO-FESTA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide