Ekimen hau Donostia 2016 egitasmoa sustatzeko sorturiko Olatu talka egitasmoaren urteroko egitarauaren barruan kokatzen da eta Orioko Udaleko eta Herrio natur taldeko ordezkariak antolaketa lanetan ibili dira.
Olatu Talka orain lau urte sortu zen, eta aurtengo edizioan ekintzak Zubietara ere zabalduko dira. Egingo diren ekintzen artean, besteak beste, larunbateko Oria ibaiaren garbiketa egingo da.
Larunbatean goizeko 11:00etatik aurrera Santueneko –Usurbil– zubian hasiko da Oria ibaiaren garbiketa. Garbiketa bukatuta, 13:00ak inguruan, pintxoak banatuko dituzte eta Usurbil, Lasarte, Orio eta Zubietako bertsolariek zakarren inguruko bertso saioa eskainiko dute.
Orioko Udalak herritarrak eta herriko eragileak bertan parte hartzera gonbidatzen ditu.