Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena vs Espainiako lan erreforma

Onintza Lete Arrieta 2013ko maiatzaren 23a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenak bertan behera uzten ditu Espainiako lan erreformako puntuak. Zestoako San Juan Fundazioko zuzendari Joseba Illarramendik alderatu ditu bata eta bestea. Lan orduak
  • Aldundiaren proposamena. «Urteko ordu kopurua mantentzea: 1.592 ordu. Eguneko 20 minutuko deskantsuak lan orduetatik kanpo egoten jarraituko luke aurten, eta 2015etik aurrera atsedenaldiko 20 minutu horietatik 5 minutu lanordu bezala kontatuko lirateke. Pixkanaka gehituko litzateke hori. Aldundiak dio 5 minutu horiekin Gipuzkoan 44 lanpostu sortuko liratekeela».
  • Espainiako lan erreforma. «Urtean langile bakoitzak 200 ordu gehiago lan egin beharko ditu».
Soldatak
  • Aldundiaren proposamena. «2013an, 2012ko KPI igotzea, hau da, % 2,6. Eta 2014an, 2013ko KPI igotzea».
  • Espainiako lan erreforma. «Batez beste hilero 400 euro gutxiago kobratuko dute langileek».
Subrogazioa
  • Aldundiaren proposamena. «Subrogazioa lotzen du Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamen honek. Titulartasuna aldatzen denean, etortzen den enpresa berriak lehendik dauden langileak hartu beharko ditu, lehendik dauden baldintza ber-beretan, eta hitzarmena baino gorago dauden lan baldintzak badituzte, horiek ere errespetatu egin behar ditu printzipioz».
Kalte-ordainak
  • Aldundiaren proposamena. «Bidezkoa ez den kaleratze bat badago, errespetatu egiten du 45 egun lan egindako urteko».
  • Espainiako lan erreforma. «Atzera botatzen du, eta 20 egun inguru eskaintzen ditu lan egindako urteko».
Asteburuak Langileek Hitza-ri azaldu diotenez, langile askok hiru asteburu egiten dituzte lan jarraian.
  • Aldundiaren proposamena. «Langileek gehienez jarraian bi asteburu egingo dituzte lan, eta hirugarrena jai».
Gaixo agiriak
  • Aldundiaren proposamena. «Gaixo agiria jasotzen den lehen egunetik %100 kobratzea. Urte berean bigarren aldia badu, %80ra jaisten da».
Oporraldiak
  • Aldundiaren proposamena. «Oporraldia gaixo egoteagatik galduz gero, hurrengo urtean errekuperatzeko aukera egongo da».
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide