Adinekoen hiru egoitzatako langileek lan hitzarmenik gabe jarraitzen dute eskualdean

Onintza Lete Arrieta 2013ko maiatzaren 23a

Donostian ostiralean egindako protestan, ELAko eta LABeko hainbat ordezkari: Azkoitiko San Jose, Azpeitiko San Martin, Zestoako San Juan, Zarauzko Santa Ana, eta Zumaiako San Juan egoitzakoak (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Zestoako Gisasola adineko egoitzan gaur sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako akordiorako oinarria. Egoitzaren jabeak eta sindikatuetako ordezkariek sinatu dute. Eskualdean denek lortu dute akordioa hiru egoitzatan izan ezik: Zarauzko Santa Anan eta Zumaiako San Juanen eta Otezurin ez dago akordiorik oraingoz. Aste honetako Arkupean gehigarrian jaso dira protagonisten iritziak eta beste hainbat datu; hemen irakurri daiteke osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide