Herriko bi ikastetxeek, Orioko Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak, eta Orioko Udalak bultzatzen duten Gu ere bertsotan programaren barruan, haurren bertso jaialdia izango da gaur, osteguna, maiatzaren 23a, 18:00etan hasita, Orioko Herri Ikastolako eraikin berriko areto nagusian.
Urtero bezala, bi ikastetxeetako haurrek hartuko dute parte saioan eta bertan erakutsiko dute ikasturtean zehar Iñaki Gurrutxagarekin eta Jokin Urangarekin ikasi dutena.
Saioak ordubete inguruko iraungo du eta irekia da entzuteko gogoa duen edozeinentzat.