‘La educación prohibida’ dokumentala emango da, bihar, Alondegian

Baleike 2013ko maiatzaren 23a

Hezkuntzaren inguruan hitz egiten duen ‘La educación prohibida’ izeneko film dokumentala emango da, bihar, 17:30etik aurrera, Alondegian. ‘La educación prohibida’


Hezkuntzaren inguruan hitz egiten duen ‘La educación prohibida’ izeneko film dokumentala emango da, bihar, 17:30etik aurrera, Alondegian.

‘La educación prohibida’ hezkuntza modernoaren logikak zalantzan jartzen dituen film documentala da. Hezkuntza mota desberdinak eta ezohikoak agerian uzten ditu eta hezkuntzaren paradigma berri baten beharra aztertzen du.

Gazteek burututako proiektua da ‘La educación prohibida’. Ikasten ari direnen ikuspegiarekin hasi zuten proiektu hau. Ikerketa zortzi herrialdetan egin zuten. Hezkuntza proposamen aldizkakotan diharduten 90tik gora hezitzaile elkarrizketatu zituzten pelikularako.

Dokumental honen helburua da eskolaren oinarrien inguruko hausnarketa egitea, maitasuna, errespetua, askatasuna eta ikasketan oinarritzen den hezkuntza integral baten garapena bultzatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide