Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Udala Alde Zaharra biziberritzeko ahaleginak egiten ari da, helburu horrekin hainbat obra martxan jarri ditu eta oinezkoentzako eremu berriak prestatzen ari da. Bide horretan, "oinezkoaren aldeko apustua" egiten ari dela azaldu du Udalak. Horretarako Alde Zaharrerako irisgarritasuna hobetu eta bizitza sozialerako eremuak egokitzen ari dela azalduz. Asteburu honetatik aurrera, larunbateko 13:15etik igandeko 22:00ak bitartean Artzubiko sarrera itxi egingo dute autoentzako, era horretan herriko plaza, Goiko kalea eta Bustintzuriko Errebala oinezko izango dira larunbat arratsaldetik igande gauera artean. Udalak ohartarazi duenez, plazatik autoak larunbatetan 13:15erako atera egin beharko dira.