Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pagoeta Mendizale Elkarteak Pirinioetara irteera antolatu du ekainaren 15etik 16rako. Hilaren 15ean, larunbatean, Ezkaurre (2049 metro) tontorrera igoko dira eta igandean, berriz, Auñamendira (2504 metro). Isabako Oxaenea arterpean hartuko dute ostatu mendizaleek. 06:00etan irtengo dira Agoueseneko biribilgunetik.
Interesa dutenek elkartearen egoitzan (Santa Marina kalea, 2) eman beharko dute izena gaur edota ekainaren 3an, 6an eta 10ean, 20:00etatik 21:00etara. Bazkideek 75 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 80 euro.