Astelehenean hasi ziren Zumaiako itsasadarraren dragatze lanak. Gaur egun arranpla parean ari dira lanean, baina Portuen Zuzendaritzako arduradunen esanetan, itsasadar osoa garbituko dute.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak Obras y Dragados Aldamis S.A. enpresari esleitu zion martxoan itsadarraren dragatze lanak. Esleipenaren zenbatekoa 970.025,52 eurokoa da.
Pasa den astebukaerarako Zumaian Urolaren ondoko basak eta hondarrak eramango dituzten ontziak eta astelehen honetan hasi dira lanean. Hasiera batean, arranpla parean hasi dituzte dragatze lanak, baina Portuen Zuzendaritzako kideen esanetan, itsasadar osoa garbitzea dute helburu, “zubiaunditik parolmuturrera bitartean”. Hori bai, Narruondo ibaian gora lanik ez dela egingo argitu zuten.
