Udaberriko argazki rallya antolatu du Distira taldeak

Baleike 2013ko maiatzaren 22a

Distira argazki taldeak antolatuta, Udaberriko argazki rallya egingo da Zumaian, ekainaren 1ean, Urola ibaiaren inguruan. Jarraian dituzue lehiaketako oinarriak: 1. Data: 2013ko ekainak 1ean.

Distira argazki taldeak antolatuta, Udaberriko argazki rallya egingo da Zumaian, ekainaren 1ean, Urola ibaiaren inguruan.

Jarraian dituzue lehiaketako oinarriak:

1. Data: 2013ko ekainak 1ean.

2. Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.

3. Modalitatea: Argazkiak digitalean, koloretan eta JPEG formatoan.

4. Gaiak: Egun berean emango da gai zerrenda, izen ematean.

5. Eremua: Urola ibaia izango da.

6. Izen ematea: Zumaiako Foronda eraikinean, ekainaren 1ean,

8:00etik 9:00etara. Parte hartzaile bakoitzak 8 euro ordainduko ditu

izena ematean.

7. Argazki txartelaren deskarga: Argazkiak txarteletik deskargatu

beharko dira 14:00ak baino lehen, Foronda eraikinean. Lehen 50

argazkiak hartuko dira kontuan lehiaketarako, baina ez dira zenbaki

korrelatiboak izan beharrik.

8. Argazki aukeraketa: Aurkeztu beharreko bilduma 6 argazkik

osatuko dute + kontrolerako 2 argazki (hauek ez dute punturik emango

baina nahitaezkoak izango dira). Ekainaren 9a baino lehen argazkilari

bakoitzak mezu bat bidaliko du udaberrirallya2013@gmail.com

helbidera, kontroleko argazkien eta aukeratutako 6 argazkien zenbakiak

zehaztuz, parte-hartzaile zenbakiarekin eta bakoitza zein gaiari

dagokion adieraziz.

9. Oinarriak: Parte-hartzaileak argazki aukeraketa egiten dutenenan

posta elektronikoz erantzungo zaie argazkiak ondo jaso direla

ziurtarazteko. Argazki sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko

dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere

egilearen izena aipatuta. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak

erabat onartzea dakar.

10. Sariak: Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

- Bilduma oneneari 250 euro eta garaikurra.

- Bigarren saria: 150 euro.

- Hirugarren saria: 100 euro.

- Argazki onenari: 100 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide