Gaur hasiko dira Getarian Euskal Jaiak

Getariako Hitza 2013ko maiatzaren 21a

Getariako Euskal Jaia herritarrak dantzan, iaz. Leire Ventas   Gaur hasiko dira Euskal Jaietako ekitaldiak, Getarian. Hona hemen egitaraua: - Maiatzak 21, asteartea. -21:00. Euskarazko film laburren emanaldia, Balentziaga Museoko Auditorium-en. - Maiatzak 24, ostirala. - 19:00. Gure Txeru dantza taldeako haurren emanaldia, frontoian. - Maiatzak 25, larunbata. Euskal Jai Eguna. - 09:00. Diana Getariako Gazte Alaiak  eta musika eskolako zein herri eskolako txistulariekin. - 10:30-14:00. Azoka frontoian. - 11:30. Harritarten, Gorriti eta bere abereak. - 12:00. Sardin jana eta sagardoa txotxetik. - 12:00. Musika eskolako trikitilariak, kalez kale. - 12:30. Larrain dantza, plazan. - Ondoren. Fandango eta arin arinak, banakoa eta beste dantzak, Gazte Alaiak txistulariekin. - 13:30. Helduen eta gaztetxoen Irrintzi Lehiaketa, plazan. - 16:30. Katrapona plazan, Trikitilari Gazteen Getariako XIV. Txapelketa. -19:00. Kuxkuxtu txaranga arituko da giroa alaitzen, kantua eta musika kalez kale. - 23:00. Herriko plazan Ezten Giro taldearekin erromeria.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide