Zarauztik mundura jaialdiaren aurkezpena, gaur goizean Arrosaleda parkean. Amaia Ventas
Asteburuan Zarautz aniztasunaren hiriburu bilakatuko da; izan ere, Zarauztik mundura jaialdia antolatu dute seigarren urtez. Urteetan zehar ekimena indartzen eta sendotzen jardun badute ere, betiko helburua izango du, Etorkinen zinegotzi Ane Eizmendiren arabera: herriko aniztasuna erakutsi eta bizilagun berriak integratzen laguntzea. Aurten, gainera, hainbat berritasun izango du jaiak. "Herritar guztien parte hartzea bultzatu nahi da eta herriko egutegian beste festa bat bezala finkatu, sanpelaio zein Euskal Jai Egunaren antzera", adierazi du Eizmendik. Horretarako, herrira zabalduko dituzte ekimenak. Aurreko urteetan Munoan egin izan dituzte ospakizunak; aurten Musika Plazara zein herriko beste hainbat txokoetan askotariko ekimenak izango dira.
Halaber, egun batean ospatu ordez, ostiraletik hasi eta igandera luzatuko dute festa. Zurekin Zarauzko ostalari elkarteak kontzertu ugari antolatu du herriko txoko guztietan, eta Arraio irratia, Gurekin Jai festa batzordea, Galiziako Carballeira Galiziar Jolas eta Kultur Elkartea, Azken Portuko Komisiyua, Putzuzulo gaztetxea, Yakaar Urola Kostako senegaldarren elkartea eta Nor- Allah elkarteak lagunduta egitarau zabala antolatu dute hiru egunetarako. Hona hemen ekitaldi zerrenda:
EGITARAUA:
Maiatzak 24, ostirala.
Kontzertuak:
-19:00. Iban Nikolai (Didgeridoo australiarra, Donostia), Santuiturri plazan.
- 19:00. Black Gamba (Ingalaterra- Donostia), Barren plazan.
- 20:00. Yemamah (Brasil), Musika Plazan.
- 21:00. El Octavo Abol (Italia), itsas pasealekuan.
- 22:30. Rafa Villafaña (Dominikar Errepublika), Bixkonde kalean.
- 22:30. Pablo eta Sara Grajal (Uruguai), Joe tabernan.
Maiatzak 25, larunbata.
- Egun osoan zehar. Senegal, Maroko, Sahara, Argentina, Guatemala, Bolivia, Kolonbia, Peru, Venezuela, Nikaragua, Galizia, Errumania eta Pakistango gastronomia, Musika Plazan. Euria egiten badu, Gaztelekuan izango da.
- 11:00. Irri Herri Anitz pailazoen emanaldia, Ipar kalean.
- 12:00. Bertsolariak, Musika Plazan.
- 12:30. Munduko dantzak: Jalgi dantza taldea eta Bolibiako eta ekialdeko dantzak, Musika Plazan.
- 14:30. Herri bazkaria, Musika Plazan.
- 17:00. Horizontes Folklor (Andeak) taldearen kontzertua, Musika Plazan.
- 19:00. Morgana (tangoa, Italia), Iturrilun plazan.
- 20:15. Boogie Van (Errenteria), Musika Pintxatuz lehiaketako irabazleak, Musika Plazan.
- 21:30. Raquel Lamas (Madril), itsas pasealekuan.
- 23:00. Makulu Ken (Afrobeat, Lasarte-Oria), Bixkonde kalean.
Maiatzak 26, igandea.
Kontzertuak:
- 13:30. Tristan Crowley (Irlanda), Araba kalean.
- 18:00. Luke Amstrong (Ingalaterra), Iruña tabernan.
- 19:00. Enekora (Arpa afrikarra- kora, Zestoa), Euskalduna tabernan.
- 20:15. Wha Wha Buga Band (Argentina-Donostia), Musika Plazan.