Zumaiako EAJk "posibitibotzat" jo du hondakinen bilketa sistemaren inguruan lortutako akordioa. Pasa den astean jakinarazi zuten Hondakinen Mahaia osatzen duten taldeek (Bildu, Aralar, PSE, EAJ, Zumaiako Natur taldea,
Birziklapena bai, atez atekorik ez plataforma eta Zero Zabor taldea) herrian txip bidezko edukiontzi sistema herrian asmoa. "Zumaiarrak atez atekoa inposatzeko asmoaren aurka lehenbiziko momentutik mobilizatu zirelako" lortu dela nabarmendu du EAJko bozeramaile Montse Aranak. Era berean, herri plataformak kontzientziazio lanean izan duen "gizalegezko jokaera" goraiapatu du. 4.201 sinadura bildu izana eta "modu publiko eta baketsuan" balkoietan zabor poltsak zintzilikatuz egindako ekimena aipatu ditu, hala.
Era berean, gogoratu du Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak "alde bakarrez" hartutako erabakiaren ondorioz sortu zela herrian hondakinen inguruko polemika: "2012ko otsailean atez atekoa ezartzeko erabaki zuten Bilduk gobernatutako 34 herrik, tartean Zumaiak. Sistema hori 2013ko martxorako inposatu nahi zuten". Bilduk, Aralarren babesarekin, %80ko birziklapen tasa lortzeko atez atekoaren aldeko mozioa aurkeztu zuela gogoratu du Aranak. "EAJk aurka bozkatu zuen eta plataformak udalari egungo edukiontzi sistema mantendu eta atez atekoa ezartzeko asmoa bertan behera uzteko eskatu zien, eta horretarako pleno berezia egiteko galdegin. Gobernu taldeak, ordea, aurka bozkatu eta atez atekoa ezartzeko asmoarekin jarraitu zuela nabarmendu du.
"Sortutako gatazka" ikusita, EAJk irailean Hondakinen Mahaia sortzeko eskatu zuela esan du. "EAJk beti defendatu du egungo edukiontzien sistema eta baita bosgarren edukiontziaren hedapena ere". Hori dela eta, hilabete honetan hartutako erabakia ontzat eman du: "Atez atekoa ez da ezarriko Zumaian. Aldaketa batzuk izango dituen edukiontzien sistemarekin segituko dugu. Guztiok gaika sailkatuko ditugu hondakinak eta modu berean malgutasunez. Horrek posible egingo du etxebizitza bakoitzak modu erosoan kudeatzea eta baita ere banakakoen beharrei erantzutea". Orain sistemaren berezitasunak landu behar direla eta herria informatu gaineratu du.