Zarauzko sexu eta droga aholkularitza zerbitzuak Zuberoa kalera lekualdatu dituzte

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 20a

Sexu eta droga aholkularitza zerbitzuak Zuberoa kalean egongo dira aurrerantzean, 22. zenbakian. 2012. urtean bi zerbitzuak izan duten harrera "oso ona" izan dela eta kontsultak egiten dituzten herritarrak gero eta gehiago direla-eta, zerbitzuak sendotzeko eta indartzeko beharra ikusi dute. Horretarako eta,batez ere, konfidentzialtasuna bermatzeko bulegoak lekualdatzea erabaki dute. Egoitza berrian bakarkako kontsultak edo taldekakoak egiteko espazio gehiago dago, eta horrek herritarrei zerbitzu "egokiagoa eta hobeagoa" eskaintzeko aukera emango duela nabarmendu dute. Bestalde, droga informazio gunea gurasoei eta edozein herritarrei zabalduko da, gurasoek dituzten kezkak argitzeko eta euren seme-alaben kontsumoez dituzten zalantzak argitzeko aukera izango dute. Gauza bera egingo dute sexu aholkularitza gunearekin: "Hasieran gazteak bakarrik gerturatzen ziren gunera, baina gero eta pertsona heldu gehiago hurbildu dira informazio eske edota euren arazoa azaltzera,  hirugarren adineko herritarrak ere zerbitzu hau erabili dute", jakinarazi dute. Hori dela eta, gazte informazio bulegoaren aldamenean baino Zuberoa kalea  leku "egokiagoa eta diskretoagoa" dela  erabaki du Zarauzko Udalak.  ZERBITZUAK • Sexu aholkularitza. Asteartetan izango dira aurrez aurreko saioak, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00 etatik 20:00etara. Twitter: @sexuaholkulari, sexuaholkularitza@gmail.com. Facebook eta Tuenti: Zarauzko sexu aholkularitza gunea. • Droga aholkularitza. Ostegunetan izango dira aurrez aurreko saioak, 18:00-20:00 bitartean.Twitter: drogen.info@gmail.com. Facebook eta Tuenti: Zarauzko droga informazio gunea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide