San Frantzisko kalea itxita egongo da gaurtik, peatonalizazio lanak medio

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 20a

Gaurtik aurrera San Frantzisko kalea itxita egongo da, Alde Zaharreko peatonalizazio lanak direla-eta. Ostiralera arte kale hori itxi egingo dute Herrikobarra eta Zigordia kaleen artean. Bestalde, maiatzaren 27tik 31era Herrikobarra eta Gipuzkoa kaleen arteko San Frantzisko kale zatia itxiko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide