Harraldea ezagutzeko doako irteera antolatu du Algorri zentroak

Baleike 2013ko maiatzaren 20a

Larunbatean, maiatzaren 25ean Algorriko harraldea ezagutzeko doako irteera antolatuko du Algorri interpretazio zentroal. Ekintza herritar guztiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Irteera Algorri Interpretazio Zentroan hasiko da go...

Larunbatean, maiatzaren 25ean Algorriko harraldea ezagutzeko doako irteera antolatuko du Algorri interpretazio zentroal. Ekintza herritar guztiei zuzendua dago eta aurrez izena ematea beharrezkoa da.

Irteera Algorri Interpretazio Zentroan hasiko da goizeko 11etan eta oinezko irteera bat burutuko da Algorriko senaira. Familian edo lagunekin, ekosistema berezi honetako bioaniztasuna ezagutzeko aukera aparta izango da.

Irteeran parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea interpretazio zentrora bertaratuz (Juan Belmonte 21. 20750 Zumaia), email bat idatziz (algorri@zumaia.net) edota telefonora deituz (943 143100)

Oharrak

Ordutegia: 11:00-13:00

Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroa.

Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.

Adingabeekin heldu batek joan beharko du eta adingabeen gaineko ardura izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide