M18 plazara Zarautzen
Beste hainbat herritan bezala, Zarautzen Musika Plazan bildu dira dozenaka herritar, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Eguerdian elkartu dira kioskoan, eta eguneko planaren berri eman dute. Hasiera batean Ekaitz Sirventen aldeko lantaldea aurkeztu behar bazuten ere, jakinarazi dute azken gertakariak direla-eta taldea birmoldatu egingo dutela, eta maiatzaren 27an aurkeztu, 19:00etan, kirol elkartean.
M18 Plazara Zarautzen
Duela aste eta erdi Ekhiñe Eizagirre zarauztarra atxilotu zuten Frantzian, beste bost lagunekin batera. Hori hala, Sirventen taldea zabaldu eta haren eta Eizagirreren baldintzak antzekoak izango direlakoan, bi zarauztarren alde jardungo duen taldea osatzea erabaki dute. Helburua presoen egoeraren berri ematea izango da, eta dispertsioaren alde jardutea, "presoek— eta senide eta lagunek— herritik gertuen egoteko duten eskubidearen inguruan herritarrek kontzientzia har dezaten".
M18 Plazara Zarautzen
Orain plazaz plaza ari dira kantuan, presoen eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko, eta ondoren kantu bazkaria egingo dute Txiki Politen, 14:30ean.