Orioko Udalak uda sasoirako sortzen dituen lanpostuak nork beteko dituen jakinarazi dute. Aukeraketa frogetako emaitzak aztertu ondoren, alkateak erabaki du, Pertsonaleko Batzorde Informatzailearen proposamenez, honako pertsona hauek kontratatzea aurtengo udako lanpostuak betetzeko.
Udaletik jakinarazi dutenez, azterketa eta frogetan puntuazio altuena lortu dutenak aukeratu dituzte.
Kanpineko zaindariak Miren Salsamendi, Aritz Jauregi, Jose Angel Urbieta eta Lander Sarasola izango dira. Iker Zumeta, Andoni Encinas, Jose Felix Sagarna eta Oier Azkue izango dira ordezkoak.
Kanpineko komunetako garbiltzaile izateko Mikel Jon Iribar, Josune Zabaleta, Ainara Agirresarobe, Imanol Peña eta Oihane Agirre aukeratu dituzte. Maria Jesus Berasaluze, Ane Aranceta, Olatz Larburu eta Iban Egiguren izango dira ordezkoak.
Hondartzako kabinen garbitzaileak Xabier Elizondo eta Ester Regidor izango dira. Ordezkoak, berriz, Maria Jesus Berasaluze, Ane Aranceta, Olatz Larburu eta Iban Egiguren izango dira.
Udaltzain laguntzaile izateko Itziar Irastorza eta Mikel Narciso aukeratu dituzte. Ordezkoak Unai Eizagirre, Nagore Aparicio, Andoni Larraza eta Iker Zumeta izango dira.
Txu-txu trenerako bi gidari behar zituen Udalak, baina lagun bakarrak bete ditu ezarritako baldintzak, Aitor Jaiok hain zuzen ere. Bigarren gidaria aukeratzeko Lanbide zerbitzuak proposatutako zerrenda erabiliko du Udalak.