Ekitaldi asko biltzen dituen garagardo azoka antolatu du Orio Arraunketa Elkarteak

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 24, 25 eta 26an jarriko izango da Herriko Plazan

Apaltasuna azpimarratu zuten Orio Arraunketa Elkartekoek atzo, maiatzaren 16a, Orioko 1. Garagardo Azoka prentsa aurrean aurkeztu zutenean.

Maiatzaren 24, 25 eta 26rako antolatu dute azoka eta bi helbururekin egingo da: herria girotzea eta OAEren diru sarrerak indartzea. Horretarako ekitaldi ugari izango dira azokak iraungo dituen hiru egunetan. Ibon Huegun presidentearen hitzetan herri txikiaren neurrikoa izango da feria, nahiz eta kanpotik jende asko etortzea espero dugun. Azokak 200-250 lagunentzako tokia izango du, baina tente lasai egoteko gunea ere jarriko dugu, taberna kanpoan ikusten diren barrika antzeko horiek jarrita.

Herriko tabernei ordutegia luzatzeko baimena eman die Orioko Udalak eta azokak goizaldeko ordubatean itxiko du ostiralean eta larunbatean; igandean, berriz lehenago. Huegunen hitzetan, ezinbestean hartu ditugu kontuan herriko taberna eta negozioak. Jendea erakarri nahi dugu herrira eta herritarrak kalera ateratzea ere lortu nahi dugu.

Garagardo azoka guztiek eskaintzen duten aukera antzekoa izango da Orion ere. Prezioak, ordea, merkeagoak izaten saiatu dira. Litro erdiko txarroak izango dira zerbeza edateko eta horiek 2 eurotan eskuratu ahal izango dira. Txarroak betetzeko edariek, berriz, bi prezio izango dituzte: 2,5 euro garagardo arruntek eta 3,5 euro bereziek. Jateko, bestalde, txerri ukondoa izango da 9 euroren truke eta bi saltxitxa patata pureaz lagunduta jan nahi dituenak 4 euro ordaindu beharko ditu.

San Miguel etxearen laguntza izan du Orio Arraunketa Elkarteak azoka antolatzerakoan. Huegunek esan zuenez, San Miguel arraun munduko liga indartsuenaren babesle izanda, haiengana laguntza eske joatea iruditu zitzaigun bidezkoena; haiek, gainera, esku zabalik hartu zuten proposamena.

Egitarau zabala
Irekiera ekitaldia maiatzaren 24an, 19:00etan egingo da eta bertan Imanol Agirretxek eta Oiana Blancok Mirotza saria jasoko dute. Saria Antxon Mendizabal Mendi eskultoreak egina da. Taila figuratibo bat egin du propio Mendik eta arraunlariak besoak jasota ikusten dira, garaipenaren adierazgarri. Guztia arraun elkartearen mirotzak biltzen du, hura baita elkartearen ikurra. Beren kirol ibilbidea saritu nahi izan dute OAEkoek. Agirretxeren kasuan, Orio Arraunketa Elkarteko bazkidea da usurbildarra eta aurtengo denboraldi aparta saritu nahi izan dute bazkide den elkarteko kideek.

Irekierarekin batera erraldoiak eta buruhandiak ibiliko dira herriko kaleetan. Gauean, berriz, 22:00etan hasita, Gari eta Iñaki trikitilariak eta Arrutiko Intxaurrak bakarlaria izango dira plazan.

Larunbatean, hilaren 25ean, korrika apustua izango da 11:30ean hasita, plazan. Hossain Kaanache da erronkaren bultzatzaile nagusia eta 10 lagunez osatutako bi taldek korrika 10 kilometro osatu beharko dituzte: korrikalari bakoitzak kilometro bat.

Orioren izenean arituko direnak hauek dira: Aitor Rubio, Jaime Abalos, Susana Martin, Josu Perez, Kamel Ziani, Eneko Dorronsoro, Imanol Zabaleta, Jokin Redondo, Aitor Etxeberria eta Andoni Campos.

Zarauztarren izenean, berriz, hauek: Iñaki Ucin, Jon Azkue, Ibai eta Juanjo Beracierto, Alazne Aizpurua, Iosu Larrarte, Aitor Hoyos, Iñigo Eizagirre, Oskar Tena eta Jose David Castro.

Plazari hiru itzuli eta erdi eman beharko dizkio korrikalari bakoitzak eta errelebo bakoitzean apustuak egiteko tartea izango da; horretarako, apustuak egin zain egongo dira korrikalariak.

Horrez gainera, arratsaldeko 17:00etan aulki mugikorreko estropadak izango dira. Iluntzean, berriz, Champions League-ko finala emango dute azokan horretarako propio jarriko duten pantaila erraldoian. Partida bukatutakoan, Fun&Go  taldearekin erromeria izango da.

Igandean bukatuko da azoka Reala eta Real Madriden arteko partida bukatzean. Partida hori ere pantaila erraldoian emango dute, 20:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide