Bolo txapelketa antolatu dute gaur Aizarnazabalen

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 17a

Aizarnazabalgo bolatokian, sanmigeletako txapelketa. Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak bolo txapelketa antolatu du gaur arratsalderako. 19:00etan hasiko da lehiaketa. Lehiatzeko hiru laguneko taldeak osatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Sari bezala, taldekide bakoitzak hiruna pintxo doan jateko aukera izango du. Gainera, gaur pintxo-potea izango da herrian, Gaztetxean eta Zahar Etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide