Zarautzen merkataritza jardueretarako laguntzak eska daitezke dagoeneko

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 17a

Eusko Jaurlaritzak Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko  laguntzak emango ditu, eta baita  balantza elektronikoak, informatika ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarrientzako laguntzak ere.Baldintzak betez gero, inbertsioaren %15etik %24ra  bitarteko laguntza jaso daiteke. Laguntza horiek ez dira itzuli beharko. Interesa dutenek ekainaren 17a baino lehen egin beharko dute eskaera. Horretarako Turismo Bulegora jo beharko da 9.30etik 13.00etara eta 15.30etik 17.00etara, 943 83 09 90 telefonora deitu edo emailez gatc@zarautz.org  helbidera mezua bidali.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide