Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Surf Eskolak eta Sorginmuño taldeak surf eta piraguan lehen hastapenak egiteko aukera eskainiko dute, eta horretarako hainbat txanda antolatu dute. Ingelesez eta euskaraz izango dira. 2004a aurretik jaiotakoei zuzenduta egongo dira. Surf ikastaroa Zarauzko Surf Eskolan eskainiko dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Piragua saioak, aldiz, Getariako hondartzan egingo dituzte parte-hartzaileek, Kaxkardirekin astearte eta ostegunetan.
Hona hemen txandak:
1.txanda: Uztailaren 22tik 26ra.
2.txanda: Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra.
3.txanda: Abuztuaren 5etik 9ra.
4.txanda: Abuztuaren 12tik 16ra.
5.txanda: Abuztuaren 19tik 23ra.
6.txanda: Abuztuaren 26tik 30era.
90 euro kostako dute ikastaroek. Izena eman eta informazio gehiago eskuratzeko 943-833121 telefonora deitu edota zarautzenudanzer@gmail.com helbidera idatz daiteke.