Dagoeneko eman daiteke udaleku irekietarako izena, Getarian

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 17a

Getariako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu aurten ere, uztaileko  lehenbiziko hamabostaldirako, eta Getariako kiroldegiak izango du aurten udalekuen ardura. 4 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta maiatzaren 20tik 31ra eman ahal izango da izena. Horretarako, izena emateko orria eta ordainagiria kiroldegian utzi behar dira. Bestalde, udalekuei buruzko xehetasunak azaltzeko bilera bat egingo da maiatzaren 23an, Gaglo gaztelekuan, 18:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide