Argizulo barnetegiaren 10. urtemuga ospatuko dute bihar Zestoan

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 17a

Argizuloko aurreko urtemuga bateko bertso-bazkaria (Olatz Prat/Hitza) Maiatzak 18, larunbata
  • 10:00. Artisau azoka eta mural pintaketa.
  • 10:30. Aire-akrobazia eta zirku tailerrak haurrentzako.
  • 12:30. Aire-akrobazien erakustaldia. Xuira konpainiaren,  El despertar antzezlana eta Zirkula konpainiaren Aire-zoka lana. Euria egiten badu, kiroldegi aurreko aterpean dira.
  • 14:00. Bertso-bazkaria.
  • 15:30. Haurrentzako bideo-emanaldia.
  • 17:30. Musiko Loko Klownek Fuman antzezlana egingo du.
  • 18:30. Kontzertuak: El Grillo y la Cigarra, Tono Pomar, Tiktara, Adabegi eta DJ-ak.
Hamar urte eta gero Zestoako Argizulo barnetegiak bizirik dirauela ospatzeko, urtemuga ospakizuna antolatu dute biharko. Goizetik gauera bitartean haur, gazte eta helduentzako ekitaldiz betetako egitaraua prestatu dute Argizulon bertan. Artisau azokarekin eta grafitiak eginez hasiko dute jaia. Segidan, haurrentzako aire-akrobazia eta zirku tailerrak izango dira. Eguerdian, berriz, Xuira eta Zirkula konpainien eskutik aire-akrobaziako bi antzezlan izango dira. Euria egingo balu, erakustaldia Kiroldegiko aterpean egingo dute. Bertso-bazkaria eta gero haurrentzako bideo emanaldia prestatu dute; gero, klown emanaldia eta ondoren kontzertuak. Zestoako tren geltoki zaharra hutsik zegoela eta 2003an hutsik zegoen eraikin ari bizia emateko proiektu bat prestatu eta martxan jarri zuen. Argizulo, kultur eskaintza eskainiko zuen gune sozial bat izateko helburuarekin abiatu zuten orain hamar urte. Hala, beheko solairua ekitaldi kulturaletarako prestatu, erdikoa bizitoki, eta goiko pisuan barnetegiko oheak utzi zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide