Talaimendira irteera antolatu du Zarauzko Arkamurka taldeak, biharko

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 17a

Bihar goizeko 9:00etan Arkamurka taldearen Santa Marina aurreko egoitzatik abiatuko dira Talaimendi inguruetan landareen hainbat arrasto bilatu eta aurkitzeko. Duela hainbat urte nekazaritzako landareek eta gizakiaren beste hainbat ekintzak (meatzaritza, barne) utzitako arrastoak nabarmenak dira  inguruan, begiratzen ikasiz gero. Horixe egingo dute Arkamurkakoek irtenaldi honetan, begiratu, eta ahal bada zerbait berria ikusi. Jesus Mari Olaizola Txiliku-k emango ditu azalpenak, besteak beste, eta goiz-buelta atsegina egitea da  asmoa. "Landareak, soroak, baratzeak, larreak… desagertzen joan dira Talaimenditik, baina haien arrastoak hor daude, eta ikusi egin nahi ditugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide