Surf materiala jaso daiteke Zarauzko Surf Elkartetik

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 17a

Zarauzko Surf Elkarteko biltegian aurkitzen den materiala jasotzeko epea mailatzaren 31.ean bukatuko dela jakinarazi dute. Neopreno jantzia, taula edo antzekorik bertan dutenek elkarteko idazkaritzan eskatu beharko dituzte hilabetea bukatu aurretik. Erreklamatzen ez den materiala automatikoki ZSEren esku geratuko dela nabarmendu dute elkartetik, bazkideen onurarako erabilera egokiena izan dezaten.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide