Egitarau zabala antolatu dute Zarauzko Arraio Irratiaren 7. urtemugarako

Urola Kostako Hitza 2013ko maiatzaren 16a

Zarauzko Arraio Irratiak zazpi urte beteko ditu maiatzaren 20an. Hori ospatzeko egitarau betea antolatu dute datorren asterako. Hona hemen ekitaldien zerrenda: - Maiatzak 20, astelehena: irratsaio berezia, 20:00etatik aurrera Arraion (FM 99.3). Gonbidatu bereziak, lehiaketak, sorpresak, eta beste hainbat kontu izango da. - Maiatzak 21, asteartea: Astearte bidaiariak, Putzuzulon 19:30etik aurrera. Berlin-Amsterdam-Paris bizikletan, Joseba eta Ander Garmendiaren eskutik. - Maiatzak 23, osteguna: Gasteizko Hala bedi irrati libreko lagunekin Hala Bedi irratiak 30 urte solasaldia, 19:30etik aurrera. - Maiatzak 25, larunbata: - 12:00. Pilota eta pala partidak Frontoi Txikin, Izerditan Blai saioaren eskutik. Pala partidak: Iker-Egoitz, Haritz-Ruben, Xabi-Joseba. Pilota partidak: Argote-Xalegi Argiñano IV.a-Azpiazu bikotearen aurka. - 14:30. Bazkaria Putzuzulon. -Bazkalostean. Jon Plazaolaren bakarrizketa eta Imanol magoa. - Ondoren. Poteo musikatua. - 21:00. Lou Olanguari omenaldia, Putzuzulon. Lobo Electrico, Nuevo Catecismo Catolico, The Safty Pins, Anestesia, The Astrozombies eta Vincent Von Reverb y sus vaqueros electricos taldeek, besteak beste, OK Korral eta Louri gustatzen zitzaizkion abestien bertsioak egingo dituzte. Informazio gehiagorako: www.arraio.net

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide