Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek kontzertua emango dute maiatzaren 17an, ostirala, 19:30ean hasita. Kontzertua Orioko Plazan emango dute Olaia Askasibarren zuzendaritzapean.
Hau izango da bihar joko dituzten kantuen zerrenda:
– Sarabande
– The Second Waltz
– James
Bond Theme
– Raider's March
– Benny Goodman - Medley
– The Best of Queen
– Herri kantak
– Deba
Banda honako musika-tresnek osatzen dute: saxoa, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta pianoa.
Aurreko asteburuan harien ataleko musika-tresnen topaketa izan genuen Orion. Bandaren kasuan, berriz, Aiako emanaldiaren atzetik, hilabete honetan kalean eskaintzen duten bigarren kontzertua izango da biharkoa.