Maiatzaren 10etik 12ra bitarteko asteburuan jokatu zen Orion Espainiako kadete mailako sofbol txapelketa. Ostiralean hasi zen txapelketa eta oriotarrek goizeko lehen partidan ekin zioten. OBBko neskak, tamalez, nahiko gaizki hasi ziren Atlético San Sebastiánen aurka galduz. Arratsaldean, berriz, Madrilgo Dridma taldearen kontra jokatu zuten bigarren partida eta merezitako 7-6 emaitza lortu zuten.
Larunbata ere ez zen oso ongi hasi OBBkoentzat, txapeldunordearen aurka galdu egin baitzuten. Hala ere, larunbat arratsaldean bateak ederki astindu zituzten oriotarrek eta Galiziako Cambre taldearen kontra irabazi egin zuten 5. eta 6. posturako lehian.
.
Asteburuko txapelduna Atletiko San Sebastian taldea izan zen eta horrela gelditu zen sailkapena:
- Atlético San Sebastián –Gipuzkoa–
- Sant Boi –Katalunia–
- Projecte –Katalunia–
- Rentoks –Gipuzko–
- OBB –Gipuzkoa–
- Cambre –Galizia–
- Dridma Rivas –Madril–
- Lazkao –Gipuzkoa–