Sean Rowe bakarlari estatubatuarraren kontzertuak irekiko du Rockumentalak! VI. Musika Dokumentalen Zikloa. Emanaldia larunbat honetan izango da, 22:00etatik aurrera, Modelo aretoan, eta musikari gonbidatuak
The Salesman And The Shark hirugarren diskoa aurkeztuko du zuzenean. Folk melodia jantziak topatuko ditu entzuleak bere errepertorioan; Leonard Cohen, Van Morrison edo Bruce Sprinsteen bezalako artista handiak gogora ekarriz. Beraz, aho bizarrak kentzeko aukera paregabea eskainiko du I Love Rock kultur elkarteak, bi aste geroago abiaraziko duen musika dokumentalen zikloaren atarikoarekin.
http://youtu.be/EcMDoC7TKn0
Generoko lau pelikula esanguratsu programatu dituzte aurten: maiatzaren 31n, Bob Marleyren
Marley lehen biografia baimendua; ekainaren 7an, Love pop taldearen eta taldeko buru Arthur Lee musikariari buruzko
Love Story; maiatzaren 14an, Chet Baker jazz musikariaren bizitza gorabeheratsua arakatzen duen
Let’s get lost; eta maiatzaren 25ean, Daniel Johnston indie-rock musikariaren argi-ilunak azaltzen dituen
The Devil and Daniel Johnston. Ohi bezala, zinema formatoan emango dituzte, eta saio bakoitzaren aurretik musika munduko izen ezagunek aurkeztuko dute film bakoitza: DJ Makalak, Diego RJ-k, Iñaki Salvadorrek eta Jose Luis Blancok, hurrenez hurren.
Film emanaldien osagarri, bi kontzertu antolatu dituzte aurten: lehena inaugurazio ekitaldikoa, eta bigarrena itxierakoa, ekainaren 22an, McEnroe eta The Great Barrier musika taldeen eskutik. Zikloko jarduera guztiak Modelo aretoan izango dira, 22:00etan hasita; eta filmeen sarrerak 4 euro balioko du, eta kontzertuenak 10 euro. Horiek Modeloko lehiatilan erosi ahalko dira; kontzertuetakoak aldez aurretik ere eros daitezke Sanz Enean.
Rockumentalak! 2013
Maiatzak 17, ostirala
- Sean Rowe. Bakarlari estatubatuarraren kontzertu emanaldia.
The Salesman And The Shark diskoa aurkeztuko du zuzenean.
22:00etan, Modelo aretoan. Sarrerak: 10 euro.
Maiatzak 31, ostirala
- Marley. Bob Marley reggae musikariaren biografia.
Aurkezlea: DJ Makala.
22:00etan, Modelo aretoan.
Ekainak 7, ostirala
- Love Story. Poparen historian izan den talderik esanguratsuenetako bat izan zen Love .
Taldearen eta taldeko lider Arthur Lee-ren gaineko dokumentala.
Aurkezlea: Radio 3 irrati kateko esatari Diego RJ.
22:00etan, Modelo aretoan.
Ekainak 15, ostirala
- Let’s Get Lost. Chet Baker jazz musikariaren bizitza erakusten du film honek.
Dokumentu ikaragarria da, bai jazz zaleentzat bai artea bere osotasunean maite duenarentzat.
Aurkezlea: Iñaki Salvador musikaria.
22:00etan hasita, Modelo aretoan.
Ekainak 21, ostirala
- The Devil and Daniel Johnston. Indie rock generoaren historian oinarrizko pertsonaietako bat da Daniel Johnston.
Haren argi-ilunak ezagutarazten ditu pelikula honek.
Aurkezlea: Hala Bedi irrati libreko esatari Jose Luis Blanco.
22:00etan, Modelo aretoan.
Ekainak 22, Larunbata
- McEnroe eta The Great Barrier.
Kontzertu emanaldi bikoitza, zikloari jai-giroan amaiera emateko.
22:00etan hasita, Modelo aretoan.