Iñazi Azkue da Zarauzko Murkil elkarteko presidente berria

Urola Kostako Hitza 2013ko mai. 15a, 16:33

Behean, ezkerretik eskuinera, Marijo Asensio (Leonce), Iñazi Azkue (Helmuga kirolak), Nekane Saizar (Nekane belardenda) eta Goiatz Azkue (Goiatz jantziak). Behean, ezkerretik eskuinera, Eva Lopez (Pedrosa), Ainhoa Albizu (Albizu pinturak) eta Ibon Leunda (Barcelo bidaiak). Iñazi Azkue izendatu dute Murkil Zarauzko dendarien elkarteko presidente berri. Bi urterako hartu du kargua. Krisi garaia dela eta herrian komertzioa "nahiko geldituta" dagoela kontuan izanda, herritarrak Zarautzen bertan erostera animatu ditu elkarteko zuzendaritza berriak, eta era berean, hori egiten dutenei eskerrak eman dizkiete. "Herria bizirik mantentzeko beharrezkoa da komertzioa ere bizirik mantentzea. Hori dela eta, herriko dendatan kontsumitzera animatu nahi ditugu herritarrak. Aldea baitago herriko denda txikitan  ala saltoki handietan erostean. Herriko dendatan gertuko tratua eskaintzen dugu, aholkuak. Horrez gain, produktuak ere herritarren beharretara moldatzen ditugu", nabarmendu dute. Egun 140 dendek osatzen dute elkartea, eta 3.300 bazkide inguru dituzte herrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide