Mundumob ekimenaren prestaketak abian dira kostaldean. Apirilaren 3an Orendainen hasi eta ekainaren 8an Donostian amaituko duten ekimen horrek Gipuzkoa osoa zeharkatzea du helburu, herriz herri.
Eman hartu nahi duzun mundua da leloa, eta Zero Zabor mugimenduak "geure seme-alabei mundu osasuntsuagoa uzteko dugun betebeharraz kontzientziatzea" du asmoa. Hala, kanpaina iraunkortasunaren aldarrikapen erraldoia izango da.
Bihar bertan aurkeztuko dute Zarautzen, Modelo aretoan, zehazki. 19:00etan hasiko da eta herritarrak bertaratzera deitu dituzte. Ostiralean berriz Mikel Erguin zarauztarrak sortu duen koreografia entsegatuko dute Getarian zein Zarautzen. Zarautzen Zinema pilotalekuan izango da, 18:00etatik aurrera; Getarian, berriz, Berdura Plazan 18:30 eta 20:00etan.
Larunbatean Getarian egingo dute dantza, ekitaldi alaitsu batean. Ikusi nahi dutenek 18:30ean egon beharko dute herriko frontoian. Igandean, aldiz, Zarauzko Fronto Txikitik abiatuta kalejira egingo dute 13:00etan.