Karkarak eta Berriak antolatutako mahai-ingurua izango da ostegunean

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 15a

"Euskal komunikabideen egoera eta etorkizuna" izenburupean izango da solasaldia maiatzaren 16an, 19:00etan, Orioko Kultur Etxean

Berriak eta Karkarak kanpaina bateratu bat jarri dugu martxan duela pare bat aste herritarren kontzientziazioan eragiteko asmotan.

Hori dela eta, hainbat ekimen antolatu ditugu aste honetarako. Lehendabizikoa, bihar, ostegunean, maiatzaren 16an, 19:00etan, Orioko Kultur Etxean izango da. Euskal komunikabideen egoera eta etorkizuna izenburupean mahai-ingurua antolatu dugu. Bertan hiru lagun izango dira hizlari: Iñaki Petxarroman –Berriako zuzendariordea–, Onintza Lete –Urola Kostako Hitzako zuzendariordea– eta Jabier Zabaleta –Orioko Udaleko euskara teknikaria eta Karkarako sortzaileetakoa–. Saioaren gidaritza Rikardo Uzkudunek, Karkarako presidenteak, eramango du.

Larunbatean gehiago

Gainontzean larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Goizean haurrentzako txanda izango da. Alde batetik txikienentzat marrazketa tailerra izango da eta bertan beren nahietara Karkara eta Berriako azalak margotzeko aukera izango dute. LH3 eta LH6ko umeek, berriz, kazetari gisara aritzeko aukera izango dute Zu ere kazetari! jokoan. Horretarako Ikastolan eta Zaraguetan eman dezakete izena, seiko taldeak osatuta. Talde bakoitzak argazki kamera bat beharko du.

Larunbat arratsaldean, berriz, bikote mistoen lasterketa antolatu dugu. Txikienen lasterketa 16:30ean hasiko da, Kultur Etxe atzeko plazan. Horiek 2,5 kilometro egin beharko dituzte korrika. Dena dela, ibilbidearen edozein zatitan sartzeko aukera izango dute txikienek. 17:00etan hasiko da bestalde helduen lasterketa. Horiek 4,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Kultur Etxe atzetik hasi eta plazara iritsi arte. Izena emateko aukera lasterketa egunera arte zabalik egongo da. Orioko Kultur Etxean, Ikastola, Zaraguetan, Karelan eta Aiako Kultur Etxean eman daiteke izena eta egunean bertan irteeran ere izango da horretarako aukera.

Txikienentzat dominak izango dira eta helduen artean Berriak emandako hainbat material eta Loretxun, Kolon Txikin eta Antillan bi lagunentzako afariak zozketatuko dira. Festari bukaera emateko, Urdairak jarritako barrikotea izango da eta txistorra pintxoak ere salduko dituzte plazan.

Berria eta Karkara maite ditu gure herriak, beraz, bideoan diogun bezala zaindu maite duzun hori!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide