Gipuzkoako VIII. Belaontzi txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaiako uretan

Baleike 2013ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 18 eta 19an, Gipuzkoako VIII. Belaontzi Txapelketa ospatuko da Zumaiako uretan -Zumaiako Udala Saria-, Gipuzkoako eta Bizkaiko ontzi eta eskifaiak izango dira lehian.

Txapelketari hasiera emateko hitzordua larunbateko 13:00etan jarri da eta...

Maiatzaren 18 eta 19an, Gipuzkoako VIII. Belaontzi Txapelketa ospatuko da Zumaiako uretan -Zumaiako Udala Saria-, Gipuzkoako eta Bizkaiko ontzi eta eskifaiak izango dira lehian.

Txapelketari hasiera emateko hitzordua larunbateko 13:00etan jarri da eta txandak nagusiki haizealde eta haizebe (barlovento-sotavento) erara jokatuko dira, baldintza atmosferikoak lagunduz gero; itsasaldeko ibilbide bat egiteko aukera ere ez da alde batera utziko. Igandean aldiz, txandak 12:00etatik aurrera hasiko dira, aurrerago egingo den sari banaketari lekua uzteko, ez baita komeni sari banaketa oso berandurako uztea.

Zumaiako estropada eremua berezia da eta aukera taktiko eta estrategiko ugari ematen ditu, batez ere hego osagaia duen haizea nagusi denean.

Ustez faborito diren Maitena, Phoenix eta Akelarre eta beste belaontziek elkar neurtzeko aukera izango dute denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenetariko bat den honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide