Orioko Herri Ikastolak lan-poltsa osatzeko deialdia egin du

Karkara.eus 2013ko maiatzaren 14a

Garbitasun lanetan eta jangelan ordezkapenak egiteko prest dauden pertsonak nahi dituzte

Orioko Herri Ikastolak jangelan eta garbitasun lanetan ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatu nahi du. Izena ematea martxan dago eta interesatuek, Ikastolako idaz...

Garbitasun lanetan eta jangelan ordezkapenak egiteko prest dauden pertsonak nahi dituzte

Orioko Herri Ikastolak jangelan eta garbitasun lanetan ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatu nahi du. Izena ematea martxan dago eta interesatuek, Ikastolako idazkaritzan dagoen inprimakia beteta eraman beharko dute 2013ko maiatzaren 17a baino lehen.

Dena dela, deialdian parte hartzeko ezinbestekoak diren bi baldintza jarri dituzte: euskaraz jakitea eta ikastolako guraso edo guraso-ohi izatea.

Ikastolatik esan dutenez, inprimakian eskatutako dokumentuak beharrezkoak izango dira hautagaien balorazioa egiteko.

Hortik aurrera, informazio gehiago behar izanez gero, Orioko Herri Ikastolako idazkaritzan izango du behar duenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide